Ezinezkoaren logika ikuskizunean arau bakarra dago: ezer ez da eskuraezina eta ezinezkoa errealitate bihur daiteke. Ezinezko ihesak, hainbat zatitan moztutako gorputz-atalak, publikoak parte hartzeko jokoak... ikusteko aukera izango da, besteak beste. Hori guztia kolore eta kez betetako argiztapenarekin, soinu-bandaz lagunduta eta umorez zipriztinduta. Ausartuko al zara posible eta ezinezkoaren arteko muga non dagoen aurkitzera?
Ideia eta zuzendaritza: Odei Domingo
Antzezleak: Odei Domingo, Imanol Celigüeta
Konpainia: Odei magoa
Iraupena: 75 minutu