Nellyk 8 urte ditu eta amona galdu berri du. Gurasoei ama hazi zeneko etxea husten laguntzen dien bitartean, amak txikitan jolasten zuen inguruko basoa arakatzen du jakin-minez. Han Nellyk bere adineko beste neskato bat ezagutu du, eta bien arteko berehalako loturak adiskidetasun eder bati bide eman dio. Elkarrekin txabola bat eraikiko dute basoan eta, jolasen eta konfidentzien artean, sekretu liluragarri bat argituko dute.
Zuzendaria: Céline Sciamma
Iraupena: 72 minutu
Herrialdea: Frantzia
Adina: Guztientzat