Zein bide egiten du urak gure iturrietara iritsi arte? Gasteizen nola egiten dugun kontatzea eta bizitzea merezi du, Europako hiririk jasangarrienetako bat baita.
Egin ezazu bat gurekin ibilbide honetan, uraren xuxurlari, gure oinen azpitik bideratuta hirian dabiltzan ibaien erritmoari eta gasteiztarrei edaten eman zieten baina dagoeneko desagertuta dauden iturrien lekukotzei jarraikiz. Ezagut ezazu putzuen, asken, erroten, antzinako hornidura-guneen eta gaur egun barrutik ikus ditzakegun ur-biltegi handien historia.
Informazio gehiago
- Bisitaren iraupena: 1 h 30 min.
- Prezioa: 6 € pertsonako.
- Hizkuntza: euskara. Bisita hau gaztelaniaz ere egin daiteke: Visita "El camino del agua".
- Topalekua: turismo-bulego, Espainia plaza 1.
- Irisgarritasuna: kontsultatu turismo-bulegoan.
- Bisita hau ez da gomendagarria haurrentzat.
Plaza guztiak beteta badaude, jarri harremanetan telefonoz Turismo Bulegoarekin.
Harremanetarako
Zerbitzuaren baldintzak orokorrak
- Gutxieneko inskripzio-kopurura iristen ez diren bisitak bertan behera geratu ahalko dira 24 ordu lehenago.
- Sarrerak ezingo dira ez trukatu ez aldatu.
- Bisita bat bertan behera uztea izango da dagokion zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.